Eraldaketa pertsonala eta soziala ahalbideratuz

Erein Zapalduon Antzerkiaren Kolektiboa gune feminista da non zapalduon antzerkia, taldeen bidelaguntza eta talde dinamikak erabiltzen ditugu elkar pentsatzeko, ulertzeko eta eraldatzeko, bai maila pertsonalean baita talde esparruan ere.

Gure ohiko jokabideak jokoan jartzeko gunea dugu hau, begi bistakoa denatik haratago joan nahi dugu, aldaketarako aukerak aztertuz norbanako ezagutzan sakontzeko asmoz. Taldean egoteko aukera berriak landu nahi ditugu, aniztasunean elkar ulertzeko, gatazka aukera zein aldaketarako motorra izan dadin eta batik bat kolektiboki sortzeko. Eraldaketa sozialak elkarrizketa eta kohesio soziala behar dituela irmo uste baitugu.

ZER EGITEN DUGU?

Zapalduon Antzerkiaren inguruko formakuntza

Zapalduon Antzerkiaren inguruko formakuntza

Helburuak: Zapalduon antzerkiak eskeintzen dizkigun tresnak bizi eta barneratu taldeen bidelaguntzan erabili ahal izateko. Eraldaketa prozesuetan lagungarriak izan daiteezkeen tresna sortzaileak jaso.

Nori zuzenduta: Ikasle, profesional eta bolondresak (bai hezkuntza esparrutik baita esparru sozialetik, psikosozialetik eta soziokulturaletik). Aktibistak eta, orokorrean, eraldaketa pertsonalean zein sozialean interesatuta dagoen edozein pertsonari.

Metodologia: Ikastaro praktikoak. Pertsonak eta taldeak erdigunean jartzen ditugu sortzeko, hausnartzeko eta (elkar) eraldatzeko. Hau dela eta segurantza giroa ahalbideratzen duten teknikak, zapalduon antzerkiak eskeintzen dizkigun teknika espresiboak zein hausnarketa eta lanketa ahalbideratzen dituzten teknika integratzaileak erabiliko ditugu.

"Antzerkia hori da: Elkar ikustearen artea, elkar ikusiz"

Augusto Boal

Talde bidelaguntza

Talde bidelaguntza

Helburua: Taldeen oinarrizko gaietan arakatu, taldearen zein partaideen itxaropenak, sinesmen-sistema eta nahiak ezagutzeko. Hau abiapuntu izanda, taldeei lagundu euren aldaketa, hazkunde edo gatazka prozesuetan, hauek (ber)ikusteko, (ber)pentsatzeko, (ber)ezagutzeko eta euren eraldaketarako potentzial sortzailea indartzeko.

Nori zuzenduta: Taldeak, eragile sozialak eta elkarteei.

Metotodologia: Ikastaro praktikoak. Taldea izango dugu abiapuntu sortzeko, hausnartzeko eta eraldatzeko. Taldeen beharrei egokitutako ikastaroak.

"Ez ezazu zalantzan jarri konpromiso handiko herritar talde txiki batek mundua alda dezakeela. Izan ere, soilik horrek lortuko du"

Margaret Mead, antropologo kulturala

Ahalduntzerako ikastaro feministak

Ahalduntzerako ikastaro feministak

Helburuak: Zapalduon antzerkiak eskeintzen dizkigun tresnak erabiliz, sistema patriarkalak sortarazten dituen zapalkuntzei buruz hausnartu. Ikuspegi intersekzionala abiapuntu izanda eta zehazki nola gurutzatzen diren generoa, jatorria eta klasea kontuan hartuta.

Nori zuzenduta: Ikasle, profesionalak eta bolondresak (bai hezkuntza esparrutik baita esparru sozialetik, psikosozialetik eta soziokulturaletik). Aktibistak eta, orokorrean, eraldaketa pertsonalean zein sozialean interesatuta dagoen edozein pertsonari.

Metotodologia: Ikastaro praktikoak. Taldea izango dugu abiapuntu sortzeko, hausnartzeko eta eraldatzeko. Taldeen beharrei egokitutako ikastaroak.

"Feminismoa modu indibidualan bizitzeko eta kolektiboki borrokatzeko modua da"

Simonne de Beauvoir

NOR GARA?

Izare eta Ainhoa gaituzue. Urteetan zehar Bizkaiko eta Nafarroako eragile sozialetan eta talde-lana egiten ibili gara. Zapalduon antzerkia egiten ezagutu genuen elkar eta bere potentzial pedagogiko, terapeutiko eta aktibistaz ohartu ginenenan gure lan tresna bihurtu genuen. Geroztik, mundu osoan zehar ibili gara nazioarteko adituekin prestatzen eta jardunaldi eta jaialdietean parte hartzen. Urteetako ibilbidea eta gero, batzuetan bakoitza bere kabuz, beste batzutan elkarrekin, Erein martxan jartzea erabaki dugu, gure bi pasio handiak diren antzerkia eta taldea uztartzen dituen proiektua.

Izare eta Ainhoa gaituzue. Urteetan zehar Bizkaiko eta Nafarroako eragile sozialetan eta talde-lana egiten ibili gara. Zapalduon antzerkia egiten ezagutu genuen elkar eta bere potentzial pedagogiko, terapeutiko eta aktibistaz ohartu ginenenan gure lan tresna bihurtu genuen. Mundu osoko adituekin prestatu ondoren Erein martxan jartzea erabaki dugu, gure bi pasio handiak diren antzerkia eta taldea uztartzen dituen proiektua.

Ainhoa Madariaga

Soziologian lizentziaduna naiz eta urteak daramatzat komunikazio esparruan lan egiten. Antzerkia eta taldeak nire grina dira eta 10 urte inguru daramat taldeekin lan
egiten eta antzerkia erabiltzen talde prozesuak ulertzeko eta aztertzeko, baita sormen artistikorako ere.

Taldeen konplexutasuna kontuan hartuta eta bere ezagupenean sakontzeko asmoz, taldeen bidelaguntzan eta Gestalt terapian formakuntza jaso dut.

Izare Otxoa Sanz

Ingenieritza Industriala ikasi nuen eta nire ibilbide profesionala Ikerketa eta Garapen Ingeniari gisa garatu dut.
Nire erronka handienetako bat gatazka eta botere harremanak ulertzea izan da. Horrek genero eta talde bidelaguntzan trebatzera eraman nau urteetan zehar.

Taldeen bidelaguntza eta zapalduon antzerkia erabiltzen ditut, indartsuak eta osagarriak diren tresnak, laguntzen ditudan talde prozesuak kudeatzeko eta euren aldaketa eta hazkunde prozesuetan laguntzeko.

ELKARLANAK

Hauek dira gure bezero, bazkide eta aliatu batzuk